Autobus geltokien leku aldaketak berretsi dituzte EAJ eta PSE-EEek

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Soraluze 2018ko eka. 24a, 16:30

Ekaineko hirigintza batzordean jakinarazi zitzaigun ofizialki Errabaleko autobus geltokia kiroldegiko bihurgunera aldatuko dutela eta SAPAn dagoena lehen garai batean ekonomatoa zegoen lekura mugituko dutela.

EHBildutik argi adierazi nahi dugu ez gaudela ados ez hartutako erabakiarekin ezta ere erabakia hartzeko egin duten lanketarekin. Gure ustez indar gutxiko argumentuekin eta autobus erabiltzaileen beharren analisi egokirik egin gabe hartu dute erabakia. Herritarrengan eragin handia daukan erabakia da. Gure ustez horrelako gaiak herritarrekin batera eta sakontasun handiagoarekin landu behar dira. 
 
EHBildurentzat autobus geltokiarentzat lekurik onena Gila Zubia da. EHBildu alkatetzan zegoenean esan genuen Errabaleko urbanizazio proiektua prestatzean aztertu beharko litzatekeela geltokia Gila Zubian jartzeko aukera. EAJ eta PSE-EEk ordea aukera hori aztertu gabe martxan jarri dute Errabaleko obren prozedura. EHBildutik 2015ean egin nahi genituen Errabaleko urbanizazio lanak (proiektuan Gilara autobus parada eramateko aukerak integratuz), EAJ eta PSE-EEk 3 urte beranduago hasiko dituzte lanak eta gainera autobus geltokia Gilara ekartzeko aukera aztertu gabe.
 
Gestio txarrak erabaki okerrak ekarri ohi ditu normalean. Eta autobus parada Kiroldegiko bihurgunean egitea erabaki okerra da gure iritziz. Kokapen berri horretatik gaur egun SAPAn dagoena gertu geratzen dela argudiatuta SAPAkoa mugitu egingo dute lehen ekonomatoa zegoen ingurura, erabaki okerra hau ere gure iritziz. Herritar batzuentzat edukiko ditu onurak baina gehiengoarentzat kalterako delakoan gaude.
 
Ahaleginak egin ditugu EAJ eta PSE-EEk beraien erabakia alda dezaten baina alferrik izan da. Aukera galdu bat gehiago gure herriko bizi-kalitatea hobetzeko.