Irureko urak berriz gainezka

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Soraluze 2018ko api. 11a, 15:23

Azken egunetako eurien ondorioz berriz bere begi bistan geratu da Irureko auzoan uraren kanalizazioaren dauden arazoak. 2011ko azaroan izandako uholdeen ostean, Gipuzkoako Foru Aldundiak konpromezua hartu zuen A8 autobidetik auzoko lurretara jausten ziren uren bideratze lanak egiteko.

Kontua da lan horien zati bat bakarrik egin dela oraindik. Faserik garrantzizkoena egin gabe dago eta EHBildutik egoeraren larritasuna askotan gogoratu izan badugu ere inongo momentutan ez zaigu obren ejekuziorako proposamen zehatzik helarazi Udal Gobernuaren partetik.    

2018ko udal aurrekontuen eztabaida izan zen gaia mahai gainean jarri genuen azken aldia. Orduan jakin genuen Foru Aldundiak Soraluzeko udalari “a dedo” 250.000 emango zizkiola Kiroldegian inbertitzeko. Garai hartan esan genuen, eta orain berriz diogu, Diputazioak 250.000 euroko dirulaguntza konpromezua kiroldegirako hartu zuenez, ulertzen genuela askoz ere urjenteagoa zen obra hau bukatzeko ere asmoa edukiko zuela 2018rako. Bestela, ez zitzaigula ulergarria egiten auzotarren zein Irure azpitik pasatzen den eta Soraluze eta Eibar lotzen dituen GI-627 errepideko gidarien segurtasuna jokoan egon daitekeenean, EAJ-PSEk lehentasunik ez ematea Irureko egoerari.       

Galdera horren aurrean isiltasuna izan zen jaso genuen erantzun bakarra. Beste behin ere, Soraluzeko EHBildutik, Foru Aldundiari exijitzen diogu bere hitza bete dezan eta ezer larririk gertatu aurretik autopistako ur kanalizazioen egoera eskasak Irureko auzoan sortzen dituen arazoei aurre egin diezaion, obrak behingoz bukatuta.