Eguneko Zentroa: urtebeteko atzerapena

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Soraluze

Soraluzeko EHBildutik gure kezka adierazi nahi dugu Eguneko Zentroaren irekieraren atzerapenagatik. Obrak 2015eko azaroan bukatu ziren arren, zerbitzua aurtengo urrira arte ez da martxan jarriko.

Duela egun batzuk Gipuzkoako Batzar Nagusietan EHBilduk egindako galderari erantzunez, Gipuzkoako Gizarte Politikako diputatu Maite Peñak (EAJ) onartu zuen zerbitzua ez dela epe laburrean hasiko, nahiz eta eraikina erabiltzaileak hartzeko prest dagoen duela sei hilabetetatik. Orain, beste bost hilabete aurrikusten dituzte zerbitzua martxan jartzeko. Guztira eraikina ia urtebete hutsik eta Soraluzeko erabiltzaileak zerbitzurik gabe.

Maite Peña diputatuak emandako argumentuak ez dira sinesgarriak, eta Soraluzeko EHBilduren ustez, atzerapen honekin Foru Gobernuaren herritarren ongizatearekiko konpromisoa ezbaian geratzen da, gizarte zerbitzuen hobekuntza eta garapena ez dirudi lehentasunezkoak direnik EAJ-PSErentzat. Horrez gain, zentroaren irekiera hauteskunde autonomikoen bezperan aurrikusten da. Kasualitatea?

Horregatik, Foru Aldundiari eskatzen diogu Eguneko Zentroaren funtzionamenduaren hasierarako eman beharreko pausu guztiak lehen bait lehen eman ditzan, Soraluzetarren interesak lehentasunez hartuz.

http://soraluze.ehbildu.eus/2016/05/30/soraluzeko-eguneko-zentroa-urtebeteko-atzerapena/

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.