Kezkagarria da ikustea herbizidekin tratatutako ezpondak nola hondatu diren

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Soraluze

Gabolats, Ezozibidea eta Santa Ana kaleetako ezpondetan egin den Tardan belar-pozoiaren neurririk eta irizpiderik gabeko erabilerak, espezie inbaditzaileen ezabapena ez ezik, gune horietako belarraren desagertzea ere eragin du, bertako lur apurra babes gabe utziz.

Ondorioak begi bistakoak dira. Aipatutako kaleetako ezpondetako lur eta harriek balazta naturala galdu dute eta erortzen ari dira, inguruko bizilaguneri arazoak eraginez: ezponden azpian ibilgailuak aparkatzerako orduan seguritate falta, aparkaleku gutxiago erabilgarri, isurbide kanalak lurrez beteta daudenez urak gainezka egitea, ibilgailuak kaltetuta suertatzea,...

Soraluzeko EH Bilduko taldeak EAJ/PSE gobernu taldeari ohartarazi zion herbizidaren neurri gabeko erabilerak ondorio negatiboak ekarriko zituela eta gertatzen ari dena ikusita esandakoan berresten dugu. Gure ustez, gobernu taldeak ingurugiro eta osasunaretzan mehatxu bat suposatzen duten belar-pozoiak erabiltzeari uko egin beharko lioke, glifosatoa barne. Konposatu hau Munduko Osasun Erakundeak seguruenik minbizi-sortzailetzat jo du eta Europar Batasunak bere debekua proposatu du. Alternatibak egon, badaude.

 

Argazki gehiago ikusteko

http://soraluze.ehbildu.eus/2016/03/15/herbizidekin-tratatutako-ezponden-hondatze-kezkagarria/

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.