Guk ez diogu inongo momentutan udal gobernuari leporatu 2015ean Errabaleko lanak ez egitea. Eusko Jaurlaritzak dirulaguntzarik ez ematea erabaki zuen obra honetarako eta beraz bagenekin oso zaila zela herriko aurtengo diruekin lan horiek egitea. Guk salatu duguna da Udal Gobernuak erabaki duela Errabali lehentasuna kentzea 2016ko aurrekontuetan. Eta horren argibide moduan irailaren 10eko obren eta herriko mantentze lanen udal batzordeko aktan jasotzen dena kaleratu nahi dugu:
“Iñaki Rubio zinegotziak jakitera ematen du diru-laguntza eskaerak prestatzen dihardutela, irisgarritasuna hobetzeko laguntzen programaren baitan aurkezteko. Bi eskaera egingo direla jakinarazten du: Atxurin igogailua jartzeko eta Gabolats kalean espaloia kentzeko.
Zergatik ez den sartu Errabal kalea galdetzen du Unai Larreategi zinegotziak. Lehentasun arazoagatik izan dela erantzuten dio Alkateak.”
Hori da Errabal 2016an ere ez egiteko benetako arrazoia, lehentasuna kendu zaiola Gobernu Taldetik. Beraz ez gure bizkar jarri zuen erabakien ondorioak.
Bestetik argitu nahi dugu gu ez gaudela Atxuriko parkean beste igogailu bat jartzearen aurka. Are gehiago, iaz onartutako irisgarritasun planean aktuazio garrantzitsu bezala kokatu genuen igogailu hori, eta hortik egin du proposamena Gobernu Taldeak. Baina planak berak argi esaten duen moduan Errabaleko obra egin gabe mugikortasun arazoak dituen inor ezin da bere kabuz Atxuriko parkeko igogailuraino iritsi. Eta argi esan nahi dugu ez gabiltzala EH Bilduren idea bat defenditzen, teknikoek irisgarritasun planean jasota dagoena betetzea besterik ez gabiltza eskatzen. Gure ustez logikoagoa da irisgarritasun planak dioen bezala lehendabizi Errabal egokitzea eta ondoren igogailua egitea.
Aurrekontuetan egindako dirulaguntzen estimazioak ez betetzea EH Bilduri leporatzeak ere badu berea. Eusko Jaurlaritza zein Gipuzkoako Diputazioak proiektuetarako dirulaguntza lerroak zabaltzen dituzte urtero. Udalak proiektua aurkeztu eta beraiek erabakitzen dute zenbateko laguntza eman udalari. Gero udalak jasotako dirulaguntzak ikusita erabaki behar du ea proiektua garatzeko moduan dagoen edo ez.
Zer gertatu da aurten? Ba bai diputazioak (PNV-PSEEren gobernutik) zein jaurlaritzak (EAJren eskutik) Soraluzeko proiektu batzuetarako diru oso gutxi eta besteetarako batere ez ematea erabaki dutela.
Beraz dirulaguntzen estimazioak ez betetzeak baditu bere erantzuleak eta ez daude Soraluzeko EH Bildun.