2016KO UDAL TASAK LANDUKO DIRA OSTEGUNEKO PLENOAN

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Soraluze 2015ko urr. 12a, 23:20

Ostegunean, hilak 15, Udalbatza ospatuko da. Besteak beste Udal Tasa eta Zergak bozkatuko dira. EHBildutik proposamen ta eskaera batzuk luzatzen ditugu.

 

 

Udal Tasa eta Zergak

 

Tasa eta Zergak izoztea planteatu digute Udal Gobernu Taldetik (urtebeteko KPIa negatiboa izan delako), irizpide hori iaz EH Bildu gobernuan zela erabilitako berdina izanik ados gaude aurten ere berdina aplikatzearekin.

 

Zaborren tasari dagokionez Gobernu Taldeak %1,8eko igoera orokorra planteatu zigun. EH Bildutik birziklatzen duenari eta ez duenari igoera ezberdinak aplikatzea proposatu dugu. Horrela birziklatzen duen herritarrari %1a igoaz eta birziklatzen ez duenari %3,6a. Iaz hasi ginen bereizketa hau egiten eta bide horretan sakontzea garrantzitsua da guretzat.

 

Hortaz gain, 5. Kontenedorean apuntatu bai baina erabiltzen ez duten herritarrei gutun bana bidaltzea proposatu dugu. 2016an 5. Kontenedorea erabili ezean urtean zehar jasoko dituen bonifikazioak itzuli beharko dituela esanaz. Gutuna jasotzen duen herritarrari aukera emango litzaioke ez erabiltzearen arrazoiak azaltzeko, eta azalpenak egokitzat joko balira ez luke bonifikaziorik galduko. Proposamen hauekin birziklatzen duena saritu eta birziklatzen ez dutenak birziklatzera animatu nahiko genituzke, Soraluzen ere 2016 bukaerarako alderdi guztiok helburutzat daukagun %60ko birziklapen tasara heltzeko.

 

 

Kredito modifikazioak

 

10.530 eurotako kreditu modifikazio bat onartzeko asmoa du Gobernu Taldeak hurrengo Udal Plenoan. Zuhaitz autoktonoen landaketa berriak egiteko dagoen inbertsioetako dirua baso landaketen garbiketarako erabiltzea proposatzen delarik.

 

Aldaketa honen berri Ogasun Batzorde baten eman ziguten, aurretik Ingurugiro Batzordean gaia landu ere egin gabe. Nola uler daiteke 2015erako Basobidez proiektuan zegoen planteamendu guztia aldatzea eta dagokion Batzordean aldaketaren zergatiak azaldu ere ez egitea? Prozedimendu hau ez da inondik ere onargarria. Horregatik plenoan puntu hau bertan behera uztea proposatuko dugu gaia behar den moduan lantzeko aukera izan dezagun guztiok.

 

Eta hurrengo baterako utziko dugu Ogasun Batzordean alkateak emandako azalpenen eduki zein moduen balorazioa. Alkatea buru den Batzordeetan gertatzen ari denak aparteko kapitulua behar duelako.

 

 

https://bildusoraluze.wordpress.com/2015/10/12/osteguneko-plenoari-begira-ehbilduren-proposamenak-eta-eskaerak/