Eguneko zentroaren kudeaketaren esleipena dela eta

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Soraluze 2015ko ira. 26a, 22:13

Eguneko zentroa

Datozen asteetan Estaziño kaleko Eguneko Zentroko obrak eta egokitzapenak amaituko dira. Bertako langileak soraluzetarrak izan daitezen aurreko legegintzaldian EHBilduk hasitako bideari jarraitzeko eskatzen diogu Gobernu talde berriari.

Gogoratu behar da 2014ko uztailean Gipuzkoako Foru Aldundiko Ongizateko Diputatua zen Ander Rodriguez eta Soraluzeko Alkate zen Hiart Arluziagak sinatutako hitzarmenean, udalak Estaziño kaleko 9. zenbakiko beheko solairuan dagoen lokala Aldundiaren esku uzten zuela, bertan Eguneko Zentrua martxan jartzeko. Obrak eta egokitzapena urri erdialderako amaitutzat egotea aurrikusten da. Behin fase hori amaituta, Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeaketaren esleipena egingo du, horretarako lehiaketa bidez enpresa bat aukeratuz.

 

Langileen kontratazioari begira, EHBilduko Udal Gobernu Taldeak eskaera bat luzatu zion Aldundiari. Eskaera horretan jasotzen zen langileak kontratatzeko orduan Eguneko Zentrua kudeatuko duen enpresak Soraluzeko langabetueri lehentasuna ematea.

Eskaera hori ondorengo arrazoietan oinarritzen genuen. Alde batetik, Soraluzen daukagun langabezia tasa altua. Bestetik, uste dugu garrantzitsua dela Eguneko Zentruko erabiltzaileak eta euren zaintzaileak izango direnak elkar ezagutzea eta horretarako aukera paregabea litzateke langileak soraluzetarrak izatea.

EHBildutik gonbidapena luzatzen diegu Udal Gobernu Taldeari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari eskaera hau bete dadin beharrezkoak diren neurriak adosteko.