"Herri borondatearen garaia" proposamena azalduko dugu dokeman kalean

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Soraluze 2015ko ots. 5a, 21:45

Urtarrilaren 24an EH Bildu eta EH Baik "Herri borondatearen garaia" proposamen politikoa aurkeztu zuten. Erabakitzeko eskubidea oinarri izanik, Euskal Herriaren independentzia helburu duen prozesu eratzailea abian jartzeko herritarrei egindako eskaintza da. Ikusi barruan eskuorria.

"Dena erabaki nahi dugu, dena hemen erabaki nahi dugu". Ondo azaltzen du Hasier Arraizek botatako esaldi horrek proposamenaren muina. Erabakitzeko eskubidea inork emateko zain egon gabe, praktikan jarriz gauzatzen da. EH Bilduk horrela ekin nahi dio Euskal Estatua eratzeko prozesuari; erabakiak hartuz, demokrazian sakonduz, herritarrok ahaldunduz.

 

Herritarrok erabaki behar dugu zer nahi dugun gure herriarentzat. Baina ez soilik independentzia nahi dugun edo ez. Estatugintza eta herrigintza lanari egundik heldu behar diogu eta beraz, gure hizkuntza politikak, hezkuntza politikak, politika ekonomiko eta sozialak erabaki nahi ditugu eta erabakiko ditugu, euskal herritarrok dakigulako ondoen zer behar dugun euskal herritarrok.

 

Domeka eguerdian eskuorri banaketa egingo dugu kalean proposamena azaltzeko.

 

Gusto baduzue hemen deskargatu dezakezue doan dokumentu osoa euskaraz:

http://ehbildu.eus/eu/bidea-badago/euskal-bidea/100mila-kafe

Eta hemen gazteleraz:

http://ehbildu.eus/es/si-hay-camino/via-vasca/100mil-cafes