GABOLATSEKO ZUBI BERRIA

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Soraluze 2024ko api. 29a, 08:20

SAPAko pabeloiaren eta Gabolatseko zubi berriaren obrei esker, udalerrian degradatuta zegoen eremua birgaitzeko aurrerapauso garrantzitsua emango da.

Apirilaren 10ean izandako osoko bilkuran, udaletxean ordezkaritza daukagun alderdi politiko guztiok, aho batez, onartu genuen Soraluzeko Udalaren eta URA -Uraren Euskal Agentziaren arteko lankidetza hitzarmena. Hitzarmenak, Eusko Jaurlaritzako URA-Uraren Euskal Agentziak, Gabolatseko zubi berriaren proiektua burutuko duela jasotzen du. Lanei hasiera, udazkenean ematea aurreikusten da eta 1.888.603,08 eurotako inbertsioa suposatuko dute. Proiektua; URA-Uraren Euskal Agentziak finantzatuko du bere osotasunean aurreko agintaldian lortutako adostasunari esker.

  1. urteko martxoan egin zen zubi berriaren proiektuaren aurkezpena. Udal ordezkariez gai, Antonio Aiz, URA-Uraren Euskal Agentziako zuzendari Nagusia ere izan zen Soraluzen «Soraluzeko Gabolats zubia ordezkatzeko proiektuaren» berri emateko.

Zubi berriak 5 metroko zabalera izango du, 3 metro ibilgailuentzat eta 2 metro oinezkoentzat. Zabalera honi esker, ibilgailuen eta oinezkoen joan etorriak segurtasunez egin ahalko dira. Zubiak gaur egun eraikita dagoen bezala presa efektua egiten du ibaiaren ibilgua baldintzatuz. Arazoari bide emateko zubi berriak ez du haberik izango modu horretan uholde -arriskua ekidinez.

Bestalde, zubiaren alboan dagoen SAPAko pabiloiaren zahar berritze lanak bukatzear daude. Udalak 2019an hirigintza-hitzarmen bidez pabiloiaren jabetza eskuratu zuenetik, eremua berreskuratzeko burutu beharreko tramitazio urbanistiko eta proiektua gauzatzeko finantziazioa lortu ondoren, lanei aurreko urteko martxoan eman zitzaien hasiera. Bertan herritarren aisialdirako, erabilera anitzeko gune estali berri bat eraikiko da. Herriko ondare industriala mantentzeko helburuarekin, orain arte ikusten ez zen pabiloiaren metalezko egitura mantendu eta bistaratu egin da. Lan hauek 1.190.000 eurotako inbertsioa suposatu dute. Aurreko agintaldiko udal gobernuak  egindako kudeaketa lanei esker; Gipuzkoako Foru Aldundiak 700.000 eurotako diru laguntza eman du eta Eusko Jaurlaritzak 440.000 eurotakoa proiektua gauzatu ahal izateko.Hirigintzako bi jarduketa hauei esker, udalerrian degradatuta zegoen eremua birgaitzeko aurrerapauso garrantzitsua emango da.