Hilaren 11an izan genuen kiroldegiko antzokian, Soraluzeko energia komunitatearen sorreraren aurkezpen ekitaldia. Herritarren artean ikusmina piztu zuela esan daiteke, ikusirik aretoa jendez bete zela. 2022an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentuarekin gaia landu ondoren, 5.000 biztanletik beherako udalerrientzat bideratutako diru-laguntza deialdira aurkeztu zen Soraluzeko udala. 2023an jakin genuen, aldundiak 274.000 eurotako diru laguntza eman zigula proiektua garatu ahal izateko. Diru-laguntzari esker, udalaren jabetzakoak diren San Andreseko frontoiko, Plaentxi Herri Ikastetxeko patioko eta frontoiko teilatuetan 302 eguzki plaka ipini berri dira. Instalatutako potentzia 135KW izan da, 204 etxebizitza eta denda txiki hornitzeko beste. Jarritako plakak Soraluze 25 urtean CO2 xurgatuko luketen 3392 zuhaitz landatzea bezala izango litzake.
Besteak bete; 2017. urtean Sologoeneko elektra etxearen jabe egin zen udala. Honi esker, 2023. Urtean 689.111Kwh ekoiztu zituen zentralak.
Kontutan izanda energia kontsumo handiena duen udal eraikina, Arane kiroldegia dela. 2023ko uztailean, kiroldegiko teilatuan,126 eguzki-plaka ipiniko ziren. Instalatutako potentzia 56KW izan zen.
Orain proiektu eta apustu berri baten aurrean gaude, herri mailako tokiko energia komunitatea sortzea. Lerro hauen bitartez Soraluzetarrak animatu nahiko nituzke komunitatearen parte izatera. Helbide honetan eman daiteke izena: www.tekgipuzkoa22.eus/eu/proiektuak/soraluze/
Ekin diezaiogun guztion artean, herri jasangarri bateranzko bideari.