Iker Aldazabal Basauri, duela 45 urte jaio zen Soraluzen. Zuzenbidean lizentziatua da eta Ingurugiro Zuzenbidean Masterra dauka. 2003an zinegotzi aukeratua izan zen eta 19 urtetan Soraluzeko Udalean kargu publikoa izan da.
2003/2007 urte bitartean Alkateordea izan zen (Hirigintza, nekazaritza eta Ingurugiroko batzorde burua). 2007/2015 urte bitartean Soraluzeko EAJ/PNV udal taldearen bozeramaile lanak burutu zituen. Azken zazpi urtetan Soraluzeko alkate izan da.
Honetaz gain Gipuzkoako Batzar Nagusietako Batzarkidea ere izan da (2007-2011urte bitartean).
Zaletasunen artean,ingurugiroarekin zerikusia duten gaiak gustatzen zaizkio eta bereziki asteburuetan ortuan lan egitea gustatzen zaio baita dituen hegaztiak zaintzea ere, mendian bueltatxo bat ematea herriko gune berriak ezagutuz eta lagunartean herrian ibiltzea.