Hauteskunde Programaren 10 Proiektuak (2015-2019)

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Soraluze 2015ko mai. 20a, 14:17

SORALUZE

1. INDUSTRIA, GARAPEN EKONOMIKOA ETA HERRI MERKATARITZA SUSTATU, INDARTU ETA BULTZATU

Industria, merkataritza eta garapen ekonomikorako batzordea sortu.
Helburua: Lankidetza publiko- pribatua sustatzea eta bultzatzea herri mailan.
Herri eta bailara mailako enplegu planak martxan jarri, Lanbide( Eusko Jaurlaritza), Gipuzkoako Foru Aldundia eta DEBEGESAren eskutik.
Tokiko garapen ekonomikorako, plan zuzentzailea egin eta gauzatu.

 

2. APARKALEKUAK ETA MUGIKORTASUNA
Erregetxeko lur azpian aparkalekuak eraiki eta gainaldea parke publiko bilakatu herritar guztien aisialdi gune bilakatuz.
Herriko zirkulazioaren norabidea lehengo egoerara bueltatu eta saihesbidea bi norabidetan ipini.

 

3. HERRI ESTETIKA, MANTENIMENDUA ETA GARBIKETA
Herritarrekin elkarlanean, egutegi bat finkatu, auzoz auzo garbiketa bereziak burutzeko: espaloiak, pintadak, kartelak, kale altzaritegia zahar-berritu eta gune berdeen mantenimendu eta zaintza egokia burutu.

 

4. KULTURA, GAZTERIA eta AISIALDIA
Kiroldegiko gainaldea herritar guztientzako aisialdirako gune bilakatu.
Kiroldegiko kultur gunea zahar-berritu. Ludoteka, liburutegia, erakusketa gela eta AEKko lokalak eraberritu eta gaur egungo teknologia berrietara egokitu.
Herriko kultur eragileekin batera, urteko kurtur agenda adostu eta gauzatu.
Umeentzako jolas parkeak egokitu, zahar berritu eta aisialdiko ekintzak antolatu gaztetxokoaren eskutik.

 

5. EUSKERA

Administrazio mailan baita herritarren artean ere euskera sustatu, eta bere erabilera bultzatu. Euskera biziberritzeko plana 2014-2018 gauzatu.

 

6. HERRIKO AUZOAK SUSTATU (ZELETA, SAGAR ERREKA,SERAFIN ATXOTEGI, EZOZIBIDE eta OLEA)

Irisgarritasun plana gauzatu, espaloiak egokitu eta argiteria berritu, herri altzaritegiaren mantenimendu egokia burutu.Aparkaleku berriak nun egin daitezkeen aztertu.

 

7. INGURUGIROA ETA LANDA GARAPENA
Deba ibaia eta Karakate-Hirukurutzeta mendi lerroa balioan jarri,turismo ikuspegitik. Erreka jolas-jarduera desberdinak burutzeko egokitu, Dolmenen Ibilbidea sustatu eta bertakoak diren espezien landaketak burutu, bereziki pago landaketak.
Herriko auzo desberdinen arteko oreka mantendu, landa guneko bideen konponketa eta mantenu lanak aurrera eraman.

 

8. HEZKUNTZA
Frontoiko eraikin zaharraren zahar-berritzea eta Soraluzeko BHIko irisgarritasuna bermatzeko, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza departamentuarekin beharrezkoak diren kudeaketak burutu.

 

9. HERRI PARTAIDETZA ETA GARDENTASUNA
Alkarrekin Soraluze Egitasmoa bultzatu eta sustatu. Babes juridikoa emateko, Herri partaidetza ordenantza bat onartu.
Udal Web gunea zahar-berritu eta udal jardueraren egunerokoa bertan txintxilikatu herritarren esku egon dadin.

 

10. ONGIZATEA ETA BERDINTASUNA
Baliabide publikoak, gaur egungo egoera sozialera egokitu. II Berdintasun plana bultzatu eta garatu.