"Herritarrekin elkarlanean "gaur zure auzoaren txanda da" izeneko egitasmoa jarriko dugu martxan, egutegi bat zehaztuz, ezohiko garbiketak burutzeko, auzoz auzo: espaloiak, pintadak, kartelak eta herri altzariak zahar berrituz" adierazi du Iker Aldazabalek.
Soraluzeko EAJk salatu du, herriko estetikak pairatzen duen utzikeri egoera "argi ikus dezakegu BILDUko udal gobernuak ez duela bere lehentasunen artean, modu eraginkor eta bizkor batean herriko gune desberdinetan dauden pintadak kentzea"
"Udalerri batek azaltzen duen itxurak, asko esaten du bertako bizilagunen gizabideaz baita bertako agintariek ere herria garbi mantentzeko duten inplikazio mailaz ere" gaineratu du bozeramaile jeltzalea eta alkatetzarako hautagaia den Iker Aldazabalek.
Ildo beretik gaineratu du "herritarrak entzutea besterik ez dago, jakiteko herriak jasan duen utzikeria eta daukan narras itxura" Eta azpimarratu du "mantentzeaz hari gera hitz egiten eta horrek egunerokotasuna eskatzen du eta ez urtean zehar egun bateko edo eta biko ekintza puntualak"
Aldazabalek babestu du "jarrera aktiboa eta etengabea izatea beharrezkoa dela eta pintadak eta kartelak azaltzen direnean erabakiz eta azkartasunez jardun behar dela, hauek ezabatzen, gehienez ere 24 orduko apean,"
Era berean nabarmendu du, auzoetako bizilagunak inplikatzearen garrantziaz eta iragarri du sustatu eta martxan jarriko duela "gaur zure auzoaren txanda da" izeneko egitasmoa.Egitasmo honen helburua ; Herritarrekin elkarlanean, egutegi bat zehaztuz, ezohiko garbiketa ekintzak burutzea izango da, auzoz auzo, garbiketa jarduera guztiak aintzat hartuta: espaloiak, pintadak, kartelak eta herri altzariak zahar berrituz."
Bestalde teknologia berriak erabiliz, bizilagunen eta udalaren arteko komunikazio zuzenaren aldeko apustu garbia egiten du, "SoraluzeON izeneko abisuen sistema ezarriz" Honen bitartez, herritarrak garbiketa zerbitzua hobetu ahal izango dute mugikorren edo bestelako komunikazio sistemekin, garbiketari lotutako abisu eta oharrak helaraziz. Garbiketa zerbitzuaren kontrol eta kalitate sistema informatikoen artean txartatu beharko da tresna berri hau.
Azkenik, herriko puntu zehatzetan panel informatiboak ezartzearen alde azaldu da, bertan kartel eta ohar desberdinak ipini ahal izango dira, horrela eraikinetako fatxadak babestuko lirateke, " jakin bai dakigu auzotarrei asko kostatzen zaiela hauek txukun mantentzea eta"
OHARRA: Soraluzeko fatxada eta hormak duten egoeraren adibide grafikoa atxikitzen dugu.