Guztiz neurrigabekoa iruditu zaigu BILDUko udal gobernuak plazaratu duen erantzuna gai honekiko. Idatzian adierazten den bezala, otsailaren 18an izan genuen Udal batzarrean, eskari eta galderen puntuan, gure taldeak ohitura duen bezala, udal gobernuari galdera bat luzatu zion.
36. zenbakiko Faktura zerrendan , "ELECTRICIDAD LAIBI S.L Montaje y Desmontaje Olentzero Plaza berria" kontzeptupean, 3.521,10€tako zenbatekoa zehazten zela eta azalpenak emateko eskatu genuen ,diru asko iruditu bai zitzaigun.
Egindako galderaren aurrean, Udal gobernuak bere ez jakintasuna azaldu zuen, ondorioz proposatu genuen hurrengo Hirigintza, obra eta zerbitzuetako batzordean azaldu zezaten fakturaren zenbateko.
BILDUk argitaratutako idatziaren aurrean, gauza bat argi uztea nahi dugu. Oposizio garen neurrian, herritarren kezka eta eskaerak bideratzeaz gain, udal gobernuaren jarduna eta diru publikoaren erabilpen egokiaren fiskalizazioa egiten jarraituko dugu, udal kontuen gardentasunaren mesedetan. Jakin bai dakigu, gure eskubidea eta betebeharra dela, orain arte bezala, aurpegia emanez momentu oro. Nahiz eta batzuentzat, jardun hori, "bazterrak nahasten" ibiltzea izan.
Bestalde, nahiz eta adierazi "langileen jardunaren aurkako zurrumurru maltzurrak zabaltzen gabiltzala" lasai gaude, beraiek jakitun bai dira beraiekin gaudela eta egiten duten lana babesten dugula.
Azkenik esan, agerian dagoela lasai ez daudenak zuek zaretela, urduri ikusten zaituztegu, hartu gauzak patxadaz, zuen hobe beharrez esaten dizuegu.