Debabarreneko Mankomunitatean, Soraluzeko ordezkaria den Iker Aldazabalek, 2014ko zabor bilketaren datuak eskuartean edukita, ondorengo gogoeta egin du "5. Edukiontzia ipini zenetik, gaikako bilketak %12ko igoera izan du". Bestalde azpimarratu nahi izan du "Debabarreneko Mankomunitatean eta udaletxean egindako lanari esker, atez ateko bilketa sistema ez ezartzea, bermatu dugu."
Soraluzeko EAJk jakinarazi nahi du 2014.urtean herrian sortu zen zabor kopuru guztitik, %6ko igoera izan duela gaikako zabor bilketak. 2013an %30,49koa izan zen, 2014an berriz %36,31koa. 2013an, 5. Edukiontzia ipini zenetik, gaikako bilketak %12ko igoera izan du. Egia da bide onetik goazela baina oraindik ere, emaitzak hobetzeko, erronka handia daukagu aurretik.
Soraluzeko datuak mahai gaineratzen baditugu 2013. urtean 1.423.849 Kg batu ziren eta hauetatik 434.112,36Kg gaikako bilketaren bitartez, guztira %30,49a hain zuzen ere. 2014an 1.394.594 Kg bildu ziren, 29.255Kg gutxiago, baina gaikako bilketak gorantz egin zuen, 506.440Kg hain zuzen ere, %36,31 guztira.
Bio hondakinari dagokionez, aurreko urtean, guztira 207.239 Kg batu ziren. Emaitza hau horrela zatitu daiteke; 195.170Kg 5. edukiontziaren bitartez lortu ziren. Beste 11.337,98Kg autokonposta eta auzo konposta egiten duten herriko familien eskutik eta 732Kg lorezaintza eta inausketa lanei esker.
Bestalde sinetsita gaude, sistema honen bitartez jasotzen den zaborrak gora egingo duela. Eta gogorarazi nahi dugu, 2015ko aurrekontuetan 13.500€ aurreikusten direla 3 auzo konposta gune berri eraikitzeko udalerrian. Bestalde, jakinarazi nahi dugu, denbora gutxi barru, Mankomunitateak udaletxeko kontzejupean bio hondakinak biltzeko poltsak banatzen dituen makina bat ipiniko duela. Poltsa biodegradagarri hauek, 5.edukiontzia zabaltzeko erabiltzen den txartelaren bitartez, eskuratu ahalko direlarik.
Gure taldeak azpimarratu nahi du, edukiontzi bitartez egiten den bilketa sistemaren aldeko apustu garbia egiten dugula hurrengo legealdira begira ere. Nahiz eta BILDU, udal gobernuan egon, bai Debabarreneko Mankomunitatean baita udaletxean egindako lanari esker, atez ateko bilketa sistema ez ezartzea, bermatu dugu.
Azkenik, herritarrak "animatzea" nahi ditugu gaikako bilketaren alde egiten jarraitzera eta kontzientziazio eta sentsibilizazio kanpainen aldeko apustu garbia egiten dugu, urtetik urtera emaitzak hobeagotzeko zeren eta argi eta garbi bai daukagu, "ingurugiroa denon ardura dela".