Mila Esker, plaentxia@.eus

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Soraluze

Hemendik aurrera, sare sozialetan gabiltzanok aukera berri bat izango dugu, gure mezuak plazaratzeko, herri mailan. Plaentxia@.eus ei esker, herriko eragile, elkarte eta norbanakoek aukera izango dugu eratu berri den KOMUNITATEAren eskutik, gure albisteen berri, modu amankomunean emateko.

Bizi garan informazioaren gizarte honetan, jakinekoa da, ondo informatua egoteak duen garrantzia eta bereziki egiazko eta informazio zuzena edukitzeak. Beraz, eskuartean daukagun tresna honek aukera berri bat zabaltzen digu Soraluzetar guztioi alor honetan.
Amaitzeko, gure taldeak, ondorengo lerro hauekin, eskerrak ematea nahi dizuegu, plaentxia@.eus posible egiten duzuen guztioi, horrelako tresna bat guztion eskutan erabiltzeko aukera emateagatik. Mila esker !

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.