Beste urte batez, Gure Balioak Saria abiatu du Debegesa Garapen Agentziak. Debabarreneko eskualdean giza balioen sustapenean nabarmendu den pertsona edo entitateen jarduna publikoki aitortzea du xede. Gure Balioak Sariak indartu eta sustatu nahi dituen oinarrizko balioak integritatea, errespetua, ekintzailetza eta elkarlana dira.
Sariduna hautatzeko proposamenak bidaltzeko epea uztailaren 15ean amaituko da. Debabarreneko herritar orok izango du aukera nahi duen hautagaia proposatzeko, baita erakundeek, enpresek eta gizataldeek ere.
Proposamenak egiterako orduan, hautagaiek zenbait baldintza behar dituzte: Debabarrenean jaioak izan behar dute edota euren lan ibilbidea eskualdean garatu izana eskatuko zaie; eskualdearekin lotura izan behar dute; eta, balioetan oinarritutako ibilbidea edo jarduera erakutsi behar dute.

Informazio gehiago nahi duenak 943 82 01 10 telefenora deitu edo balioak@debegesa.eus helbidera idatzi dezake.
Aurreko edizioetako saridunak
2010az geroztik banatzen du Debegesa garapen agentziak Gure Balioak Saria, Debabarreneko eskualdean giza balioak indartzeko eta sustatzeko helburuarekin –integritatea, errespetua, ekintzailetza eta lankidetza-elkarlana –, eskualde lehiakor eta jasangarri bat lortzeko bidean beharrezko direla iritzita.
Aurreko edizioetako saridunak izan dira:
2017: Felix Etxeberria Larrañaga
2016: Nerea del Campo Agirre
2015: Antonio Cancelo Alonso
2014: Sabin Osoro Unzueta
2013: Carmelo Urdangarin Altuna
2012: Jesus Bilbao Azpiri
2011: Gemma Agirregomezkorta Laka
2010: Mª Tere Gantxegi Juaristi