Lanbideren zentro kolaboratzailea den Daiteke Gizarte Aholkularitzak berriz ere martxan jarri du lan-bitartekaritza eta orientazio zerbitzua Debegesa garapen agentziaren egoitzan, lan bila dabiltzan pertsonentzat: lanerako orientazioa jasotzeko, CVa edota aurkezpen gutunak egiteko, lan elkarrizketak prestatzeko, lan merkatuari buruzko informazioa jasotzeko...
Orientazioa bakarka, aurrez txanda hartuta, edo taldeka eskainiko da. Berrikuntza gisa, aurten zerbitzua hobetu eta enplegu zentro bat ireki da erabiltzaileen esku lau ordenagailu eskura jarriz. Enplegu zentroa erabili nahi dutenek orientatzaileen laguntza jasoko dute curriculuma osatzeko, lana bilatzeko webguneetan izena emateko edota Linkedin sare sozialean euren perfila sortzeko. Halaber, lan bilaketarekin lotutako dokumentazio osagarria izango dute eskuragarri, baita inguruko lan eskaintzen berri ere.
Bulego ordutegia astelehenetik ostegunera, 8:30etik 16:30era eta ostiraletan 9:00etatik 15:00etara izango da. Lan orientazio zerbitzuarekin harremanetan jartzeko eta aurrez hitzordua eskatzeko, deitu 43 82 01 80 telefono zenbakira edo idatzi maria.alonso@daiteke.com edo araceli.guerrero@daiteke.com epostara.
Gainera, hilero tailerrak egingo dira. Maiatzean hurrengo tailer hauek eskaniko dira:
Maiatzak 4: Curriculum espresa (gaztelaniaz).
Maiatzak 23: Curriculum espresa (euskaraz).
Maiatzak 30: CV egokia egiteko irizpideak (gaztelaniaz).
Maiatzak 31: Nola antolatu lana bilatzeko (gaztelaniaz).
Tailerrak doakoak dira eta 10:00etatik 13:00etara egingo dira Debegesaren egoitzan. Parte hartzeko aurrez izena ematea komeni da 943 82 01 80 telefono zenbakira deituz.