Gure Balioak Sarirako hautagaiak aurkezteko epea zabalik da

Erabiltzailearen aurpegia debegesa 2016ko eka. 17a, 13:51

Debabarreneko eskualdean gizarte balioen arloan nabarmendu den pertsona edo entitateen jarduna aitortzea eta saritzea du helburu Gure Balioak Sariak. Hautagaiak aurkezteko epea ekainaren 30era arte dago zabalik.

Gure Balioak Sarirako hautagaiak aurkezteko epea zabalik da. Debegesa garapen agentziak sustatu eta antolatzen du Gure Balioak Saria; aurten zazpigarren edizioa beteko du. Errekonozimendu honen bitartez, Debabarreneko eskualdean gizarte balioen arloan egindako lanagatik nabarmendu den pertsona edo entitateen jarduna publikoki aitortzea du helburu.

Gure Balioak Sarirako hautagaiak aurkezteko azkenengo eguna ekainaren 30a izango da. Edonork izango du bere hautagaiak aurkezteko aukera. Proposamenak egiterako orduan kontuan hartu behar direnak: hautagaiek sortzez Debabarrenekoak izan behar dute edota euren lan ibilbidea eskualdean garatu izana eskatuko zaie.

Sariaren gaineko xehetasun guztiak, oinarriak eta hautagaia aurkezteko bete beharreko inprimakia debegesa.eus webgunean eskura daitezke.

Orain arteko saridunak

2010az geroztik banatzen du Debegesa garapen agentziak Gure Balioak Saria. Debabarreneko eskualdean gizarte balioak sustatzea eta eskualde jasangarri eta lehiakor bat lortzeko bidean balioen garrantziaz ohartaraztea du helburu egitasmoak.

Aurreko edizioetan saridunak izan dira:

  • 2015: Antonio Cancelo
  • 2014: Sabin Osoro
  • 2013: Carmelo Urdangarin
  • 2012: Jesus Bilbao
  • 2011: Gemma Agirregomezkorta
  • 2010: Tere Gantxegi