Ekintzaileei zuzendutako 29 diru-laguntza bideratuko ditu Debegesak Debabarrenean

Erabiltzailearen aurpegia debegesa 2016ko eka. 2a, 16:33

Lanbidek diru-laguntza deialdia egin du beren enpresa sortzeko asmoa duten ekintzaileentzat; Debabarrenean Debegesaren bitartez egin ahal izango dute eskaera ekintzaileek.

Enpresa-ideia bat garatu edo enpresa-proiektu berria martxan jarri nahi duten Debabarreneko herritarrek Debegesaren bitartez egin ahal izango dute eskaera Lanbidek ekintzaileei laguntzeko abian jarri duen diru-laguntza deialdian parte hartzeko. Langabezian egotea bete beharreko baldintza izango da. Debegesa garapen agentziak, guztira, 29 laguntza eta 31.850 euro banatuko ditu eskualdean.

Debegesa da Debabarrenean diru-laguntza hauek bideratu eta banatuko dituena, Lanbideren entitate kolaboratzaile baimendua den aldetik, eta aholkularitza eta beharrezko duten laguntza eskainiko die ekintzaileei. Onartutako 29 diru-laguntzetatik 18 enpresa-ideia bat izanik ideia hori aztertu eta garatu nahi duten ekintzaileentzat izango dira eta beste 11 diru-laguntza banatuko ditu negozio-ideia zehaztua duten ekintzaileek enpresa-proiektu berriak abian jar ditzaten.

Diru-laguntzen kopuruari dagokionean, enpresa-ideia bat garatzeko laguntza, gehienez ere, 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko, berriz, gehienez ere 1.500 euroko laguntza emango zaio sustatzaile bakoitzari. Zenbateko hauek % 15 handituko dira baldin eta sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa bada (eskaera aurkezten duen unean), eta beste % 15 emakumezkoa bada.

Eskaerak ekainaren 14tik 22ra aurkeztu beharko dira Debegesaren egoitzan. Ekainaren 13an, 12:00etan, informazio saioa egingo da Debegesan , Eibarren.

Informazio gehiago debegesa.eus webgunean edota 943 82 01 10 telefonora deituz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.