.eus domeinuaren aurkezpena Debabarreneko enpresei

Erabiltzailearen aurpegia debegesa 2015ko eka. 8a, 16:39

PuntuEus

Ostiralak Debegesan ekimenaren baitan, ostiralean, hilak 12, 09:30etan, .eus domeinuaren inguruko jardunaldia izango da, Debegesa Garapen Agentziak eta PuntuEus fundazioak antolatuta. Debabarreneko enpresei dago zuzenduta saioa eta parte hartzea doakoa izango da, aurrez izena emanda.

Debegesa garapen agentziak eta PuntuEus fundazioak Debabarreneko enpresei zuzendutako jardunaldia antolatu dute, .EUS domeinua ezagutzera eman eta erabilpena sustatzeko. Hitzordua ekainaren 12an izango da, ostirala, goizeko 9:30ean, Debegesan (Azitain Industrialdea 3 bis, Eibar).

Aurkezpenean ondorengo gaiak jorratuko dira:

  • Domeinu tradizional eta orokorren saturazioa
  • Bilatzaileen arau berrietara moldatzea
  • Markaren babesa
  • .eus domeinuaren Historia
  • .EUS domeinuaren abantailak
  • Ezarritako lehentasunak domeinu izenen erregistrorako

Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete on-line www.debegesa.eus atarian, 943 82 01 10 telefonora deituz edo pymes@debegesa.com helbidera idatziz.

Jardunaldia Valora programaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatuta dago, Euskadiko 2007-2013 programa operatiboaren bitartez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.