Debabarrenean eraginkortasun energetikoa sustatzeko programa abiatu du Debegesa garapen agentziak

Erabiltzailearen aurpegia debegesa 2015ko eka. 1a, 11:04

Debarrenean Energia aurreztuz Debegesa

Debegesa Garapen Agentziak, Debabarreneko Udalekin elkarlanean, "Debabarrenean energia aurreztuz" sentsibilizazio programa jarri du abian energiaren aurrezpena eta eraginkortasun energetikoaren inguruan.

 

 

Energiaren aurrezpena eta eraginkortasun energetikoaren inguruan dibulgazio lana egin eta herritarrek kontzientzia hartzeko helburuz, Debegesa Garapen Agentziak "Debabarrenean energia aurreztuz" programa jarri du abian, Debabarreneko Udalekin elkarlanean.

Programa honek energiaren aurrezpena eta eraginkortasun energetikoaren inguruan agente sozial ezberdinak zein herritarrak informatu eta sentsibilizatzea du helburu, energiaren erabilera eraginkor bat lortzeko hainbat neurri eta oinarrizko aholkuak proposatuz, eta ondorioz, onura ekonomikoak eta ingurumenekoak ahalbidetuz.

"Debabarrenean energia aurreztuz" programa dagoeneko martxan dago Debabarreneko janari-dendetan eta datozen egunetan herritarrei eta enpresa industrialei zabalduko zaie.

Ekimen hau Debabarreneko Energia Jasangarriaren Estrategian jasotzen da eta Debegesaren BULTZATUZ egitasmoaren baitan dago kokatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Sailak, eta "Gipuzkoa Ekintzailea" ekimenak, diruz lagunduta.

 

Herritarrei etxeko faktura ulertzen laguntzeko ekimena

Herritarrei etxeko faktura elektrikoa ulertzen laguntzeko eta aurrezteko aholkuak emateko helburuarekin, datozen egunetan informazio puntuak jarriko dira Debabarreneko 8 udalerrietan. Zerbitzua doakoa izango da.

Soraluzen: ekainaren 8an, 10:00etatik 14:00etara (udaletxean) eta ekainaren 15ean, 16:00etatik 19:00etara (jubilatuen egoitzan). Herritarrak bertara hurbildu ahal izango dira euren fakturekin.