Topaketaren baitan, enpresa industrialen erronka nagusien gaineko hausnarketa amankomun bat egingo da. Bertan parte hartuko dute Juan Angel Balbas Debegesa Garapen Agentziako Zuzendari Nagusiak, Koldo Azkoitia Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziako Arduradunak, eta Aitor Ruiz ACICAE – Automozio Klusterreko Ezagutzaren Kudeaketarako Zuzendariak. Topaketa 9:00etan hasi eta 13:00ak arte luzatuko da.
Jardunaldi hau Debegesak bultzatzen duen 'Bai Industriari!' egitasmoaren baitan kokatzen da, Debabarreneko industria arloko enpresen aldeko ekimenak biltzen dituena.
Egitaraua
Topaketa goizeko 9:00etan hasiko da parte-hartzaileen harrera eta ekitaldiaren aurkezpenarekin. 9:10ean industria arloko enpresen erronka nagusien gaineko hausnarketa hasiko da. Hizlari arituko dira:
Juan Angel Balbas, Debegesa Garapen Agentziako Zuzendari Nagusia
Koldo Azkoitia, Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziako Arduraduna
Aitor Ruiz, ACICAE – Automozio Klusterreko Ezagutzaren Kudeaketarako Zuzendaria
Jarraian, 10:00etan, enpresa parte-hartzaileen arteko lehenengo bilera txanda hasiko da. Bilera laburrak izango dira eta enpresek aukera izango dute euren arteko sinergiak eta lankidetza aukerak aztertzeko.
Kafea hartzeko atsedenaldia egin ostean, 11:30ean bigarren bilera txandari ekingo zaio. 13:00etan amaiera emango zaio jardunaldiari.