Debabarreneko II. Lanbide Heziketa Azoka, martxoaren 11tik 13ra

Erabiltzailearen aurpegia debegesa 2015ko mar. 4a, 17:28

ABIANAzokak asteazkenean irekiko ditu ateak, martxoaren 11an, eta hiru egunez egongo da zabalik, martxoaren 13ra bitartean.

Datorren martxoaren 11, 12 eta 13an egingo da Eibarren (Armeria Eskolako patioan) Debabarreneko II. Lanbide Heziketa Azoka, ABIAN, eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeek – Armeria Eskola, IMH-Makina Erremintaren Institutua, Meka Lanbide Eskola, Mutrikuko Institutua, Uni Eibar Ermua eta Eibar eta Ermuko PCPIak – eta Debegesa Garapen Agentziak elkarlanean antolatuta.

Jende guztiarentzat zabalik egongo da, eta sarrera doakoa izango da.

Hiru egunetan egitarau zabala osatu da eta hainbat hitzaldi eta tailer hartuko ditu azokak. Tailer horiek guztiak doakoak izango dira eta parte hartzeko interesa dutenek aurrez eman behar dute izena 943 82 01 10 telefonora deituz edo pymes@debegesa.com helbidera idatziz.

EGITARAUA:

MARTXOAK 11, ASTEAZKENA

10:00 Inaugurazio ekitaldia
Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Debabarreneko Udalak eta eskualdeko enpresak.

10:30 Mahai-ingurua – LH, ENPLEGUA HELBURU

16:00-17: 30 Hitzaldia: "THERE IS NO BOX: Berrikuntza eta sormena, merkatuaren joera berriak"
Pep Torres.

17:00-18:00 Hitzaldia - "Gaitasuna Egiaztatzeko Egitura"
LANBIDE

17:30- 19:00 Jardunaldia: "Internetek lagundu gaitzake lana aurkitzen?"
Erreputazio digitala eta nola hobetu lana bilatzerako orduan.
Miguel Fernandez - Mondragon Unibertsitatea

MARTXOAK 12, OSTEGUNA

10:00 – 11:00 Tailerra: "Lan-bilaketa Interneten"
Sartu, LANBIDE-ren zentro laguntzailea

11:00 – 12:00 Tailerra: "Nola egin zure bideocurriculuma"
Daiteke, LANBIDE-ren zentro laguntzailea

12:00 – 13:00 Tailerra: Lana bilatzeko formula berriak. Ermuko Udaleko Lanerako Enplegu-Agentziaren esperientzia
Ermuko Udaleko Lanerako Enplegu-Agentzian izen-ematea, zure curriculumak hautaketa prozesuetan parte har dezan.

16:00 – 17:00 Tailerra: "Enplegurako pilula positiboak"
Langabezian edo lana hobetzeko egoeran dauden pertsonentzat enplegua lortzen laguntzeko erremintak

Daiteke, LANBIDE-ren zentro laguntzailea

18:00 – 19:00 Gurasoentzako jardunaldia: "Nola lortu gure seme-alabek erabakiak hartzeko orduan ardurak beregana ditzaten?"
Goizalde Santamarina. Incress / IMH

MARTXOAK 13, OSTIRALA

9:00 – 10:00 Tailerra: "Nola sortu zure negozio-ideia propioa?
Vanesa Hortas, Debegesako Enpresa-proiektu berrientzako zerbitzua

11:00 – 12:30 Jardunaldia: Urratsbat programa. Esperientziak.
Urratsbat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako eta TKNIKAK koordinatutako programa bat da Lanbide Heziketako ikasleek beraien enpresak sortzen laguntzeko.

Debegesaren webgunean, www.debegesa.eus, azokari buruzko informazio guztia kontsulta daiteke.