Moises Azpiazu Dantza Taldeak zapatuan Gasteizen ospatu den Arabako IX. Fandango eta Arin arin Koreografien Txapelketan 2. saria eskuratu du. Bergararrez gain, txapelketan parte hartu dute Atarrabiko (Nafarroa) Paz de Ziganda dantza taldeak, Aguraingo Jeiki dantza taldeak, Zigoitiako Oketa Alai dantza taldeak eta Gasteizko Jare dantza taldeak. Fandango eta arin arin txapelketaren ostean, Arabako Dantzarien Biltzarreko taldeek, dantza solte erakustaldia egin zuten.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.