Barrutik nolakoa den erakusketako ate irekien jardunaldia egin dute goizean Bergarako Migel Altuna Lanbide Heziketa institutuan. Lehengo eta oraingo irakasleak, ikasle ohi batzuk eta hainbat herritar izan dira ikusten, udaleko eta ikastetxeetako ordezkariekin batera. Bertatik bertara ikusteko jakin minez joan dira herritar asko, eta harritu egin da bat baino gehiago barruan zer dagoen eta nolakoa den ikusita.