Bibotea, sudurpekoa ala mustatxa. Edozein modutan izendatuta ere, atzo Bergarako Agorrosingo kirol gunean ez zen egon besterik. Eta denak izerditan, batzuk kantuan zebiltzalako –Azkaiter Pelox Band-ekoak–, eta besteak espinning egiten. Movember Gara ekimenak antolatutako hitzordua arrakastatsua izan zen. Bertaratutakoei kostako zaie ordubeteko saio entretenigarriagoa egitea bizikleta gainean.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.