2018ko Euskaraldiko emaitzak aurkezteaz gain, bigarren ediziora, 2020ko Euskaraldira begira jarri zituen bergararrak Kike Amonarrizek, atzo. Iazko Euskaraldia "arrakastatsua" izan zela iritzita, hurrengo urterako berrikuntza nagusien berri eman zuen. Hain zuzen, hamabost egun iraungo ditu datorren Euskaraldiak, eta norbanakoengana ez ezik, entitateengana ere iristea izango dute helburu.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.