Bergarako Eskusarte kaleko etxebizitza bateko sukaldean sortu da sua 12:50 inguruan, eta horren ondorioz zauriak izan ditu emakume batek Segurtasun Sailetik adierazi dutenez; intoxikatu egin da kea arnasteagatik eta eskuetan erredurak izan ditu. Debagoieneko ospitalera eroan dute zauritua, eta sua dagoeneko itzali dute Oñatitik eta Eibartik joandako suhiltzaileek.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.