UDA hobeto aritu da baloiarekin, lehen zatian eta bigarrenean, eta eurek izan dituzte gol aukera gehienak. Baina partiduko garbiena Bergarak izan du bigarren zati hasieran, langa jo duen urrutiko jaurtiketa batekin. Luzapenera iristeko bi minuturen faltan, etxekoek aukera garbia izan dute, baina baloia kanpora joan da, eta puntu banaketarekin konformatu behar izan dute bi taldeek.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.