Bularreko minbiziaren aurkako lazoa Bergarako udaletxean

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2019ko urr. 15a, 15:46

Zapatuan, urriak 19, Bularreko Minbizaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango dela-eta, Bergaran ordezkaritza duen Gipuzkoa mailako Katxalin elkarteak lazo arrosa jarri du udaletxean. Bergararako ekintzarik antolatu ez badute ere, herritarrak gonbidatu dituzte elkartasuna adieraztera eta Gipuzkoan zehar antolatu diren ekintzetan parte hartzera. Katxalin elkarteak antolatu duen egitarauaren berri izateko, klikatu hemen.

Osorik irakurri