Brigade Loco punk-oi! talde bergararrak bideoklipa kaleratu berri du Bultzada izeneko abestiarekin. Abestia irailean grabatu zuten Iruñeko Sound of Sirens estudioan, Julen Urzaizen eskutik, eta bideokliparen grabaketa Dani Sanchezen (SKST Design) ardura izan da. Realzaletasunari gorazarre egiten dio abestiak eta, besteak beste, Reale Arena estadioko irudiak ageri dira.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.