Angiozarko sanmigeletako ohitura izaten da azken egunean San Migel irudikatzen duen panpina zeruratzea, eta panpina berreskuratzen duenari sari bat eman ohi zaio. Aurten San Migelek Lizartzako (Gipuzkoa) Araxes errekaren ertzean, sasi multzo baten gainean lurreratzea erabaki zuen eta irailaren 30ean Koldo Alaña lizartzarrak aurkitu zuen lanerako bidean. Atzo, urriak 6, Koldo Alañan eta bere familia Angiozarren izan ziren, San Migelen panpina bueltatzera eta merezitako saria jasotzera.