Maddi Berrocal eta Naroa Agirre dira II. Bergara Hiriko pilota txapelketako irabazleak, Uxue Zubizarreta eta Uxue Osesi 22-18 irabazi ostean. Finaleko partidua urriaren 1ean, martitzenean, jokatu zen Bergarako udal pilotalekuan eta herritar asko gerturatu ziren finalaz gozatzera. Naroa Agirrek gainera, txapelketako pilotari onenaren saria jaso zuen.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.