Segurtasun sailak jakinarazi duenez, bi ibilgailuk istripua izan dute gaur goizean, GI-627 errepidean, Arrasatetik Bergarara bidean. Ibilgailuek talka egin dute, baina ez da zauriturik izan. Istripuaren eraginez, auto-ilarak sortu dira, baina dagoeneko errepidea garbi dago.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.