Bailarako hainbat laguni zuzenean eragingo die Euskadi Muriasen desagerpenak, eta ez bertako txirrindulariei bakarrik, staff-ean ere ibarreko hainbat ordezkari zeudelako lanean. Julen Irizar eta Mikel Aristi Euskadi fundaziora joango dira, eta oraingoz, Xubane Garairen eta Garazi Erostarberen Euskadi Limousin taldea ere desagertu egingo da.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.