Aurten ere Warnsweld hiriko (Herbehereak) Isendoor ikastetxeko gazteek elkartrukea egin dute Mariaren Lagundiakoekin. Hamaikagarren aldia da Mariaren Lagundiak halako elkartrukeak egiten dituena eta honakoa ikastetxe horrekin egiten duen hirugarrena. Astebeteko egonaldia hasi dute gaur eta Udalak harrera ofiziala egin die Laboratoriumean. Bergarako bisita gidatua, surfa Zarautzen, Donostia, tailerrak, olinpiadak, jolasak... denetarik egingo dute asteon. Martxoan bergararrak joango dira Herbehereetara.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.