International Cold Forging Group, mundu mailako hotzeko forjaketari buruzko konferentzia antolatu du Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketak. Konferentzia Donostian izan da, irailaren 15etik 18ra eta 14 herrialde ezberdinetako 110 adituk hartu dute parte. Azken egunean, Debagoieneko eta inguruko eskualdeetako 12 enpresa eta berrikuntza zentro bisitatu dituzte. Tartean baita Miguel Altuna Lanbide Heziketa ere.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.