Domekarako, irailak 22, antolatu du Palmerakuak taldeak mendi bizikleta martxa, aurten zazpigarrenez. Agorrosindik irtengo dira, 09:00etan, eta helmuga Agorrosinen bertan egongo da. Ohi moduan, Elosua, Trekutz eta Irimo inguruan ibiliko dira lasterkariak, baina ibilbidean jaitsiera berriak iragarri dituzte. Egubakoitzera arte Kirol probak-en eman ahalko da izena, baina egunean bertan ere eman ahalko da izena; gehienez 300 ziklista onartuko dituzte.