San Martin jaietako ekitaldi kutuna ospatu dute Bergaran, nagusien danborrada. Aurten, gainera, inoizko parte-hartze handiena izan du, 700 lagun inguru atera dira-eta, euripean, 21 konpainiatan banatuta. Ibilbidea plazan amaitutakoan, tradizio den San Martin Agirreren heriotzaren errepresentazioa egin dute.