Bergara Hiria emakumezkoen pilota txapelketaren bigarren edizioa irailaren 6tik urriaren 1era izango da. Aurten, iaz ez bezala, txapelketa promes mailan bakarrik jokatuko da. Sei bikote lehiatuko dira, bi multzotan banatuta, eta lehen finallaurdenak gaur jokatuko dira, Udal Pilotalekuan, 18:30ean hasita. Finala urriaren 1ean izango da, 19:30ean.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.