Aste bukaera honetan Santanderreko Racing taldearekin jokatuko du Reto Iberdrola Bigarren Mailako ligako lehen partidua Maialen Esnaolak (Bergara, 1994). "Oso gogotsu" dagoela dio: "Sekula jokatu ez dudan talde garrantzitsuen aurka arituko naiz aurten –Bartzelona, Atletico Madrid, Zaragoza...– eta horrek asko motibatzen nau". 2010-2011ekoa izan zen lehen denboraldia Esnaolarentzat, Bergara Kirol Elkarteko gazte mailan.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.