Futbolean bidea ireki zuten neskak omenduko dituzte zapatuko Bergara Hiria txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2019ko ira. 4a, 11:04

Denboraldi-aurreko klasikoetako bat den Bergara Hiria futbol txapelketa zapatuan jokatuko da, irailak 7. Emakumezkoen txapelketaren bigarren edizioa jokatuko da goizean eta arratsaldean gizonezkoen 29. edizioa izango da jokoan Agorrosingo futbol zelaian. Bi txapelketez gain, eta aurten 25 urte beteko direla aprobetxatuta, 1994-1995 denboraldian emakumezkoen lehen taldea osatu zuten jokalariak omenduko dituzte. Egun osorako sarrera hiru euro izango da.

Osorik irakurri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.