Bergaran, zapatuan, Agorrosingo berdegunean hirukoa jokatu zuten Avironek, Gazteluzarrak eta Bergarak. Etxekoek itxura polita erakutsi zuten, bi partiduak galdu bazituzten ere. Entrenatzailea ere gustura agertu zen prestaketetan taldea egiten ari den lanarekin.