Gaur, irailak 2, hasiko dituzte San Martin jaietako helduen eta umeen danborradetarako entseguak. Umeen entsegua 19:00etan izango da eta helduena 20:00etan, seminarioko patioan; umeek eta helduek gerrikoa eraman beharko dute. Helduen danborrada irailaren 15ean izango da, eta umeena irailaren 16an, San Martin egunean. Udalak hurrengo astean emango du egitarau osoaren berri.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.