Asteon jakin dira 'Bergara Hiria' argazki lehiaketako irabazleen izenak eta atzo arratsaldean, Bergarako Aroztegi aretoan sari banaketa egin zuten. Bertan argazkilari irabazleak egon ziren eta baita, udal ordezkariak ere. Hala, atzotik uztailaren 7ra bitartean lehiaketara aurkeztutako 145 lanetatik, 40 (20 argazki koloretan eta beste 20 zuri-beltzean) ikusgai egongo dira, erakusketa gisa.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.