Bergara Hiria argazki lehiaketara aurkeztutako lanen artetik onenak zeintzuk izan diren erabaki da dagoeneko. Horretarako, hiru kidek osatu dute epaimahaia (Joaquin Vara, Luis Aniesa eta Juan Antonio Unzurrunzaga) eta koloretan zein zuri-beltzean ateratako lan onenak aukeratu dituzte. Sari banaketa ekainaren 21ean izango da, Aroztegi aretoan, 20:00etan eta egun horretatik uztailaren 7ra bitartean, lehiaketako lan guztiak ikusgai egongo dira erakusketa gisa.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.