Giro ederra jarri zuten Angiozarko trikitilariek atzo auzoan. Trikiti Eskolaren ikasturte amaierako erakustaldia egin zuten. Manex Torrealdai irakaslearen laguntzarekin egin zuten emanaldia. Andre Madalen, Neska Zaharrak eta Zazpi jauzi piezak jo zituzten, besteak beste. Horrez gain, Huntza taldearen Lasai abestia kantatu egin zuten, eta Ameriketara joan nintzen abestia rap estilora jo zuen pandero taldeak biserak eta betaurrekoak jantzita.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.