Elorregiko auzotar batek istripua izan du traktorearekin

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2019ko eka. 19a, 08:51

Atzo iluntzean, 19:30 inguruan, gertatu zen istripua Bergarako Elorregi auzoan. Harriz betetako atoia zeraman traktore bat irauli egin zen baso pista batean, eta 66 urteko gidaria azpian harrapatuta geratu zen Segurtasun Sailetik jakitera eman dutenez. Suhiltzaileak joan ziren hura erreskatatzera, eta Gasteizko Txagorritxu ospitalera eraman zuten zaurien larritasuna ikusirik.

Osorik irakurri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.