Antxintxika triatloi taldeak antolatuta, 2005 eta 2010 urte arteko 100 gaztetxok hartu dute parte Bergaran egin den trialoi txikian. Gehienak Debagoiena bertakoak, baina Galdakaotik, Iruñetik, Donostiatik, Igantzitik eta Gasteiztik ere etorri dira. Hiru kategoriatan lehiatu dira eta bakoitzak bere distantzia egin du igerian, bizikletan eta korrika. "Goiza ondo joan da, oso pozik gaude", esan dute antolatzaileek.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.